[BuruTek] DA! Kabi@: Abenduaren 8ko aukerak aztertu

Dabid dabid a bildua sindominio.net
Ost, Urr 9, 15:01:12, CEST 2019


Kaixo!

Bai, lau ordu jarraian gehiagozkoa da. Horregatik jartzen nuen 
zerrendaren azken puntu bezala guztira 3.5 ordu zirela, ordu erdiko 
atsedenaldia egin ahal izateko :)

Burujabetza teknologikoa zer den azaltzea: nik neuk hizlariari utziko 
nioke lehen definizio bat proposatzea, eta gero nahi badugu, denon 
artean eztabaidatu eta ekarpenak egin.

Manifestuaren inguruan: agian asanblada egin ordez, manifestua idazteko 
tarte bezala utzi dezakegu... zer deritzozue?

Hemen daukazue pad-aren helbidea: 
https://pad.riseup.net/p/FDNi4vFtp4zeF4RH0eJO

Besteok?

Ondo izan.

2019-09-27 14:19 egunean, aimar-(e)k idatzi du:

> Kaixo!
> Planteamendu orokorra ondo ikusten dut, baina 4 ordu gelditu gabe ez da 
> asko izango?
> Pad-a sortzeko, ez dakit sindominiok aukera daukan, bestela 
> riseup(https://pad.riseup.net/) erabili dezakegu, edo beseten bat 
> lokalagoa ezagutzen baduzue...
> 
> Beste alde batetik burujabetza teknologikoari buruzko hitzalditxoa 
> emateko, uste dut gure artean kontzeptu hori eztabaidatu beharko 
> genukeela eta puntu komun batzuk atera. Errekaleorren "manifestu" edo 
> holako zeozer egitea uste dut planteatu zela.
> 
> Ondo izan!
> _______________________________________________
> BuruTek mailing list
> BuruTek a bildua listas.sindominio.net
> https://listas.sindominio.net/mailman/listinfo/burutek


-- 
Dabid <dabid a bildua sindominio.net>

Gizarte askeak, software librea!
https://laborategia.eus/


BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago