[BuruTek] DA! Kabi@: Abenduaren 8ko aukerak aztertu

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Iga, Urr 13, 18:58:14, CEST 2019


19/10/13 11:22(e)an, Dabid igorleak idatzi zuen:
> Nik ere ondo ikusten dut. Nigatik dagoen moduan aurrera.
> 
> Gorkak irudi bat bidaltzea beharrezkoa dela aipatzen du pad-ean, zer
> deritzozue Hezkuntzan ere Librezale taldearen logoa erabiltzen badugu?
> 
> Inork kontrakoa esaten ez badu bihar bidali beharko genuke informazioa.

Kaixo:

Hezkuntzan ere Librezale[1] taldearen logoa besterik gabe ekitaldi
horretan erabiltzerik ez dut argi ikusten. Nik hau talde autonomo bat
bezala ulertzen dut, hezkuntzaz gain, teknologiaren beste hainbat
esparrutan ere burujabetza bilatzen duen taldea. Aipatzen duzun talde
hori baino orokorragoa litzateke beraz talde hau.

Horrela ulertzen dut nik behintzat. Edonola ere, talde bien artean
sintonia argia dago eta hainbat partaide bietan hari dira/gara lanean.
Beraz, niretzat egokiena ekitaldi horretan talde bien logoak erabiltzea
litzateke. Sortu berria den BuruTek talde orokorrarena, eta dagoeneko
ibilbide bat egina duen eta hezkuntzan zentratzen den Hezkuntza ere
Librezalerena.

Nire ustez, ekitaldia talde horren helburuekin guztiz bat datorrenez,
baiezko borobila emango dute, baina BuruTek desberdin bat izanik (eta
hango hainbat jende hemen ez dagoenez), ekimenaren berri bertan eman eta
baimena formalki eskatu beharko genuke.

Agian hori da besteok buruan zeneukatena, baina nik badaezpada, nire
iritzia eman dut.

[1] https://librezale.eus/wiki/HezkuntzanLibre

Ondo izan,
Txopi.


BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago