[BuruTek] DA! Kabi@: Antolakuntza orokorra

Dabid dabid a bildua sindominio.net
Iga, Urr 27, 18:34:36, CET 2019


Kaixo guztioi,

Hasiko gara ABE8-ko jardunaldiaren antolakuntzaren inguruan hausnartzen? 
Hurrengo hau izan zen proposatu genuen egitaraua:

 1. Burujabetza teknologia. Zer da? -> Hitzaldia 20 min.
 2. Ez sinatu eskoletan Google Suite erabiltzeko baimena, XNET ->
    Hitzaldia 60 min.
 3. Hezkuntzan ere librezale aurkezpena -> 10 min.
 4. Atseden txikia, espazioaren moldaketa bilkurarako.
 5. BuruTek: etorriko diren erronken inguruko bilkura irekia -> 90 min.

Ondo baderitzozue, ni prest nago XNET-ekin harremanetan jartzeko eta 
beraiekin aukerak aztertzeko. Nor dago prest lehen hitzalditxoa 
prestatzeko edo Hezkuntzan ere librezale taldearekin koordinatzeko?

Ondo izan!

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: </pipermail/burutek/attachments/20191027/381dd13c/attachment.html>


BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago