[BuruTek] Errekaleorren burutu genuen asanbladaren akta

Dabid dabid a bildua sindominio.net
Al, Ira 23, 23:21:43, CEST 2019


Kaixo guztioi,

Lehenik eta behin, zerrendako ongi etorri mezuan irakurriko zenutenez, 
Errekaleorren jaso genituen e-posta guztiak harpidedun bezala altan eman 
ditu Txopik Mailman posta zerrendan. Momentuz admin bezala Txopi, Ondiz 
eta hirurok gaude.

Bileran egon ginen hurrengo hauen e-posta helbidea ez zen jaso pasatu 
genuen paperean, ez dakit ez ote ziren ohartu edo ez duten 
posta-zerrendan parte hartu nahi. Agian egokiena ezagutzen dituen batek 
zuzenean galdetzea izango litzateke:

Mikel (Bilbo informatikaria)
Igor (Errekaleor)
Gustavo
Alazne (Trapaga gaztetxea)
Diana Franco
Fabian

Esan gabe doa aktan aurkitzen duzuen edozein akats zuzentzeko, zehazteko 
edo gehitu nahi duzuen edozein gai gehitzeko libre zaretela.

Lekua: Errekaleorreko gaztetxea.
Data: 2019-09-21
Ordua: 11:00 - 13:00
Bertaratutakoak: 20 pertsona

Akta:

Eztabaida orokorra:

* Nork bere burua aurkezten du, 20 lagun.
* Burujabetasun teknologikoaren ondorioz sortzen den pribatutasun ezaz 
hitz egiten hasten gara.
* Burujabetza zer den definitzen dugu eta horretarako Vía Campesina-ren 
[1] elikadura burujabetzaren testu baten oinarritzen gara.
* Komentatzen dugu aktibistok ez dugula asmatu, momentuz, jendartean 
burujabetza teknologikoa bezalako kontzeptu konplexua errotzen. 
Etorkizunean egin beharko dugula.
* Egin diren eta egiteke dauden proiektuen aterki bezala erabiltzeko 
moduko eragile baten falta komentatzen da. Horren ondorioz kataluniako 
SOBTEC [2] proiektua komentatzen dugu.
* Hezkuntzaren gaian zentratzeko aukera komentatu eta hezkuntzaren 
inguruko hausnarketa bat egiteko momentu aproposa dela ondorioztatzen da.
** XNET eta guraso elkarteen lanaren ondorioz kaleratutako informazioa 
komentatzen da.
** Bide hori jarraitzerik dugun aztertzea interesgarria izango 
litzatekeela komentatzen da, agian dokumentu bat atera genezake hurrengo 
ikasturtera begira?
** Irakasle, ikasle sindikatu eta guraso elkarteen konplizitatea 
lortzeko modurik bururatzen zaigu?
** Hurrengo ikasturtera begira zerbait antolatzeko gai izango gara?
* EHU-ko software librearen taldea komentatzen da, baina maila 
pertsonalean egiten ari direla lan.
* Hodeiak burujabetza teknologikoaren duen lotura komentatzen da: dena 
besteen ordenagailuetan.
** Enpresa handien indarra hodeirantz doala komentatzen da.
** Zer gertatu behar da hezkuntzan gai honekiko hausnarketa kritiko bat 
egiteko?
** Hezkuntzan ere librezale [3] lan taldean antolatutako euskaldunak.eus 
Nextcloud pilotuaren berri ematen da.
** Ondorio politikoak hausnartu eta jendarteratzeko egin beharrekoak 
zehaztu beharko genituzke.
** Doakotasuna eta datu erosketaren eredu ekonomikoaren inguruko 
pedagogia egitea aukera bat izango litzateke.
* DA!-n Kabi@ gunea erabiliz Errekaleorren hasi dugun hausnarketa honi 
segida emateko aukera aztertzen da.

Ondorioak eta erabakiak:

* BuruTek izeneko posta-zerrenda publiko bat sortzea adosten da (EGINDA).
* Jada burujabetza teknologikoa lantzen ari diren eragile eta norbanako 
desberdinen aterki moduko eragile bat osatzea egokitzat jotzen da. DA!-n 
honen inguruan sakonduko dugu.
** DA!-n antolatu daitekeen balizko jardunaldi horren inguruan posta 
zerrendan eztabaidatuko dela adosten da.

Informazio gehigarria:

[1] https://viacampesina.org/
[2] http://sobtec.cat/
[3] https://t.me/hezkuntzanlibre

Bestalde hemen usten dizuet Garak Txopi eta bioi eginiko elkarrizketa 
asanblda hasi orduko:
https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2019-09-23/hemeroteca_articles/burujabetza-teknologikoaren-beharra-nabarmendu-dute-hackmeeting-bileran

Ondo izan!



BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago