[BuruTek] DA! Kabi@: Abenduaren 8ko aukerak aztertu

Dabid dabid a bildua sindominio.net
Ost, Ira 25, 14:44:26, CEST 2019


Kaixo guztioi,

Naiz eta Gorkak badakien abenduaren 8an zerbait egin nahi dugula 
Kabi a bildua -n, proposamena idazten hastea eta Kabi a bildua -ra helaraztea ideia ona 
dela uste dut. Irailaren 16tik urriaren 14ra [1] galdetegi bidez [2] 
bideratu ahal izango dira proiektu digitalak aurkezteko proposamenak.

Gure proposamena eztabaidatu ostean galdetegia betetzeko pad bat ireki 
dezakegu.

Eztabaidan hasteko, asanbladan komentatu genuenaren harira, hurrengo 
proposamena egiten dut: 4 orduko egitarau bat antolatzea.

Abenduaren 8a, igandea, 10:00 - 14:00.

     1. Burujabetza teknologia. Zer da? -> Hitzaldia 20 min.
     2. Ez sinatu eskoletan Google Suite erabiltzeko baimena [3], XNET * 
-> Hitzaldia 60 min.
     3. Hezkuntzan ere librezale aurkezpena -> 10 min.
     4. BuruTek: etorriko diren erronken inguruko asanblada -> 120 min.
     5. Guztira: 3.5 ordu.

* Bururatu zait agian errazagoa izango dela XNET-eko hitzaldia 
bideokonferentziaz [4] egitea gurera gonbidatzea baino (logistikagatik).

Ondo izan.

[1] https://kabia.durangokoazoka.eus/eu/
[2] 
https://kabia.durangokoazoka.eus/eu/component/azoka/egitarauaform?Itemid=930
[3] https://xnet-x.net/no-autorizar-google-suite-escuelas/
[4] https://jitsi.org/

-- 
Dabid <dabid a bildua sindominio.net>

Gizarte askeak, software librea!
https://laborategia.eus/


BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago