[BuruTek] Burujabetza teknologikorako hezkuntza irudikatzen

Txopi txopi a bildua sindominio.net
Ost, Eka 17, 20:55:36, CEST 2020


Kaixo:

Talde honetako kide batzuk azkenaldian Hezkuntzan Librezale taldean ari
gara gure indarrak zentratzen energia asko duen komunitatea delako eta
hezkuntza esparrura bideratuta badago ere burujabetza teknologikoarekin
sintonia duelako. Kontua da, jende askorekin elkarlanean topaketa batzuk
atera direla aurrera eta, bihar, interesa dakizukeen burujabetza
teknologikoari buruzko streaming hau egingo da:

===

Zer da burujabetza teknologikoa? Zertan eta nola lagun dezake software
librea​k burujabetza horretan? Zein izan daiteke burujabetza
teknologikoaren papera hezkuntza arloan?

Galdera horiek eta beste asko erantzuten saiatuko dira ostegunean
18:00etan Hezkuntzan Librezale​ren gonbidatuek. Informazio gehiago:
https://hezkuntza.librezale.eus/2020/06/01/hezkuntzan-librezale-topaketak/

1. OHARRA: bigarren topaketa ikus dezakezu lehenengoa ikusi barik!
2. OHARRA: lehen topaketa bezala, bigarrenaren grabaketa ere peertuben
argitaratuko dugu:
https://peertube.social/video-channels/hel_kanala/videos

===

Ondo izan,

-- 
Txopi.
https://ikusimakusi.eus/
PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2020/txopi.asc
Fingerprint: 10E6 ED43 704B 2110 7B6E E5AB 6B56 524A 6B14 ACA4
-------------- hurrengo zatia --------------
A non-text attachment was scrubbed...
Name: hel-burujabetza.jpg
Type: image/jpeg
Size: 167562 bytes
Desc: ez dago erabilgarri
URL: </pipermail/burutek/attachments/20200617/68d0d9f8/attachment-0001.jpg>


BuruTek posta zerrendari buruzko informazio gehiago