From berrix en sindominio.net Sat Jan 11 12:46:05 2025 From: berrix en sindominio.net (berrix) Date: Sat, 11 Jan 2025 12:46:05 +0100 Subject: [Eh_hacklab_sarea] Bileren aktak Message-ID: <16254835-f3ab-4ea2-8d11-d8d11822790f@sindominio.net> Kaixo, Atzo urtarrilak 10 berriz bildu ginen Gasteizko Gaztetzena hacklabeko bilera bat egiteko. Bileraren akta bidaltzen dut. 2025-01-10 * Hurrengo bileraren ordua eta eguna erabaki da. Unibertsitateko jendea azterketetan dagoenez, azterketak eta gero egitea erabaki da, urtarrilak 31an 18:00 Gasteizko Gaztetxean. Hurrengo bileratik aurrera 2 astetan behin egitea proposatzen da, ohitura bat mantentzeko eta denboran oso banatuta ez egoteko. Gaztetxekoekin hitzegin da eta ez dagoela arazorik bi astetan behin goiko gela uztearekin esan dute. Aurrekoan tratatu ziren proiektu ezberdinen inguruan: * *Mugikor libre/segurua:* Modelo zehatz bat bilatu da, Alibaban 10eko loteetan erosi daitekena 47€engatik (Moto G6 Plus). Beste modelo bat ere bilatu da (LG G5), bietan posible da LineageOS instalatzea. Gida bat osatzen hasi da. * *Gaztetxeentzako alarma*: Proeiktu hau pixkat geldirik utzi da materialak zeuzkan pertsonak etorri ezin izan delako. Hala ere, hurrengo egunerako mugimendu sentsore batzuekin probak egingo dira. Agertu den zalantza bat da sentsore horiek 220V-ko tentsioarekin funtzionatzen dutela, ta raspi edo esp32 batekin ezingo dela zuzenean neurtu sentsorearen output-a. Alarmaren "v0" baterako sentsore horiek zuzenean erabiltzea eta 220Vkin elikatzen den bocina edo sirena bat ibiltzea planteatu da. (Materiala lortu behar da) * *Segurtasun gida:* Bi hitzaldietan egituratuko da. Lehenengoa mugikorraren inguruan, Colectivo 406 egindako gidaz baliatuz, eta bigarrena segurtasun ohitura onak komentatzen (OpSec, nola komunikatu, ze informazioa partekatu eta nola, ze informazio ez partekatu...). Beste Hacklab batzuetan aurrera eramango den ideia bat planteatu zen: Fedifesta bat egitea. Linux install party-ak bezela baina fedibertsoko kontuak sortzen. Jende bat gonbidatzea, fedibertsoa zer den azaltzea eta denon hartean bertan kontuak egiten laguntzea da ideia, fedibertsoaren erabilera bultzatzeko. Beste hackalb batzuk otsailak 1ean egingo dute, baina gure hurrengo bilera urtarrilak 31an izanda, ez da ikusten posible egun horretan egitea. Hacklab-a publiko bihurtzeko eta jendeak ezagutu ahal izateko sare sozial ezberdinetan kontuak sortzea hitzegin da. Momentuz Mastodon-en bakarrik sortuko da, eta pendiente geratzen da zer beste plataformetan egitea nahiko genuke. Amaitzeko, hurrengo bilerarako cryptdrive bat sortuko da, google drive baten antzekoa baina pribatutasuna errespetatzen duena eta konfidantzazko kolektibo batek hosteatuta. Bertan sortzen joango diren gida ezberdinak eta bileren aktak gorde ahalko dira. Hurrengorarte! berrix ------------ próxima parte ------------ Se ha borrado un adjunto en formato HTML... URL: