[Eh_hacklab_sarea] Bileren aktak
berrix
berrix en sindominio.net
Sab Ene 11 12:46:05 CET 2025
Kaixo,
Atzo urtarrilak 10 berriz bildu ginen Gasteizko Gaztetzena hacklabeko
bilera bat egiteko. Bileraren akta bidaltzen dut.
2025-01-10
* Hurrengo bileraren ordua eta eguna erabaki da. Unibertsitateko
jendea azterketetan dagoenez, azterketak eta gero egitea erabaki da,
urtarrilak 31an 18:00 Gasteizko Gaztetxean.
Hurrengo bileratik aurrera 2 astetan behin egitea proposatzen da,
ohitura bat mantentzeko eta denboran oso banatuta ez egoteko.
Gaztetxekoekin hitzegin da eta ez dagoela arazorik bi astetan behin
goiko gela uztearekin esan dute.
Aurrekoan tratatu ziren proiektu ezberdinen inguruan:
* *Mugikor libre/segurua:* Modelo zehatz bat bilatu da, Alibaban 10eko
loteetan erosi daitekena 47€engatik (Moto G6 Plus). Beste modelo bat
ere bilatu da (LG G5), bietan posible da LineageOS instalatzea.
Gida bat osatzen hasi da.
* *Gaztetxeentzako alarma*: Proeiktu hau pixkat geldirik utzi da
materialak zeuzkan pertsonak etorri ezin izan delako.
Hala ere, hurrengo egunerako mugimendu sentsore batzuekin probak
egingo dira. Agertu den zalantza bat da sentsore horiek 220V-ko
tentsioarekin funtzionatzen dutela, ta raspi edo esp32 batekin
ezingo dela zuzenean neurtu sentsorearen output-a. Alarmaren "v0"
baterako sentsore horiek zuzenean erabiltzea eta 220Vkin elikatzen
den bocina edo sirena bat ibiltzea planteatu da. (Materiala lortu
behar da)
* *Segurtasun gida:* Bi hitzaldietan egituratuko da. Lehenengoa
mugikorraren inguruan, Colectivo 406 egindako gidaz baliatuz, eta
bigarrena segurtasun ohitura onak komentatzen (OpSec, nola
komunikatu, ze informazioa partekatu eta nola, ze informazio ez
partekatu...).
Beste Hacklab batzuetan aurrera eramango den ideia bat planteatu zen:
Fedifesta bat egitea. Linux install party-ak bezela baina fedibertsoko
kontuak sortzen.
Jende bat gonbidatzea, fedibertsoa zer den azaltzea eta denon hartean
bertan kontuak egiten laguntzea da ideia, fedibertsoaren erabilera
bultzatzeko. Beste hackalb batzuk otsailak 1ean egingo dute, baina gure
hurrengo bilera urtarrilak 31an izanda, ez da ikusten posible egun
horretan egitea.
Hacklab-a publiko bihurtzeko eta jendeak ezagutu ahal izateko sare
sozial ezberdinetan kontuak sortzea hitzegin da. Momentuz Mastodon-en
bakarrik sortuko da, eta pendiente geratzen da zer beste plataformetan
egitea nahiko genuke.
Amaitzeko, hurrengo bilerarako cryptdrive bat sortuko da, google drive
baten antzekoa baina pribatutasuna errespetatzen duena eta
konfidantzazko kolektibo batek hosteatuta. Bertan sortzen joango diren
gida ezberdinak eta bileren aktak gorde ahalko dira.
Hurrengorarte!
berrix
------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: </pipermail/eh_hacklab_sarea/attachments/20250111/4720c4b7/attachment.html>
Más información sobre la lista de distribución EH_Hacklab_Sarea