[hackmeeting] Hackmeeting-ari buruz

Iker gaztealgara en nafarkobi.net
Jue Ago 23 13:22:34 CEST 2001


AUpa lagunak!!

Iker Tolosa nauzue, GARA egunkariko Gazte Algara gehigarriko arduraduna.
Irailaren 21-23 bitartean ospatu behar den bilkuraren harira, erreportaje
bat egitea gustatuko litzaiguke, eta posible balitza bilkura izan baino
lehenago kaleratu, hau da irailaren21ean bertan (ostirala). Horretarako
kazetari bat jarriko dugu lanean eta biziki gustatuko litzaiguke
antolakuntzan dabilen baten-batekin kontaktatzea, bildu eta informazio
zehatza lortzeko asmoz. Beraz, eta prest egongo bazinazte, helbide honetara
bertara idaztea eskatzen dizuegu nolabaiteko telefono edo harremanetarako
bitartekoren bat rgitzeko. Besterik gabe eta zuen erantzunaren zai...

Iker Tolosa (GAZTE ALGARA)

PD: Lehen bailehen erantzuta eskatuko genizueke, gauzak denboraz hartuz gero
emaitza politagoa eta interesgarriagoa baita. 




Más información sobre la lista de distribución HackMeeting