[hm] [c4n] [cm] [diseño] Manifiesto

pisoni capazogordo en yahoo.es
Dom Sep 23 21:03:28 CEST 2012


Buenas, gente!


https://n-1.cc/pg/pages/view/1444521?

tambien he estado dado riendas al manifiesto!

he modificado el ultimo texto del etherpad, esta en color azul!


He traducido el manifiesto a euskara, si alguien le quiere pegar un repaso, lo pongo aqui. Estaria guay si alguien traduce la ultima frase, porque a mi no se me ocurre como decir eso en euskara.

"Birkonektatzera" gatoz: Egin, sortu, konexio inklusiboa. (sic) Gizabanakoak besteekiko duten paritatea berrezartzeko funtzioa. Sektarismo soziala desaktibatu, kontsumoarengatik emanda batez ere, baina isolamendu ideologikoagatik eraikia. Bidezko elkarbizitzarako hasiera unibertsala gara, gure sorrera espeziearen oinarrizko aukera originala da. Hortan airea bezain komunak eta beharrezkoak gara. Ura bezain elkarlotuta eta argia bezain zabalkorra. Komunitatearen oinarria da iturria eta iturriak sarbide pribilegiatuak disolbatzea inplikatzen duen bakegintzako eboluzioa dakar.


HACKAFOU
-Hackmeeting 2012-
Ca la Fou, Cabrera d'Anoia, Barcelona
12, 13 y 14 d'octubre

Aurten iraganera itzuli eta hau pentsatzera eraman gaitu:"Urte batzuk lehenago hau guztia nire gainera eroriko zela esan bazidaten, ez nuke sinistuko". Kristalezko sapai bat existitzen bada kontrol soziala, monopolizazioa, bigilantzia eta eskubideen galerarekin lotuta dagoena, bai mundu errealean bai sarean muga honetara hurbiltzen ari gara, era arriskutsu batean. Miseria sortzeko makina arrapaladana doa eta geroz eta gehiago soberan gaude, bere hazkunde absurdo eta esponentzialean.

Burutik pasatzen zaigu, bueltak ematen diogu, gure intimitatean xuxurlatzen dugu, kalean elkarrekin oihukatzen dugu. Bota beharreko arrastoak...

Zientzia eta teknologiaren arrastoak, eraikin tekno-militar-industrialak, ziurtasun faltsua bilatzeko histeria, kapitalarenganako serbilismoa, besteen sufrimeduarekin esperimentazioa, jaten gaituen espezializazioa, falo itxurako katedral berriak, inoiz ulertuko ez dituzun jakintza hermetiko eta supertraszendentalak, hirien gune publikoen eskubide eza, iraultzaren moda, RT merkantzian bihurtuta.
Ezgaitasunaren kontsumoa, cylon teknologiak, beti zelatari...
Bai, gure sormen gaitasunaz aprobetxatzen ari dira gutxi batzuen probetxurako: Gure sorketak kudeatzen dutenak, lana, errekurtsoak... baina egunez egun gehien behar gaituzte... guretzat argi dago bizi, sortu eta maite ahal dugulako bitartekaririk gabe.
Iragan eta etorkizunaz nola berjabetuko gara gure orainak eraikitzeko? /
Astronauta Autonomoen Elkarteak zera esaten zuen "Etorkizuna ez dago markatuta, zerutik momentu egokian guregana erortzeko prest. Ideia mugatu bat dugu bakarrik, hasieran ze itxura izango duten espazioko komunitateak, eta ezin dugu jakin ze itxura izango duten hemendik 100 urtetara.
Erantzunak topatzea normalean zatirik hoberena da, parte hartzen dugun jokuen helburua. Aukerak eta esperimentazioa gustoko dugun jendea gara, eta "lerro zuzena" edo "arrazoi erretrospektiboa" ez dira gure gauza.
Jakin badakiguna zera da, kanpo espazioko birpopulaketa hau, mugan daudenak, hutsik edo basamortu bihurtuak, bizi berria eman eta eraldatuko ditu. Gune industrial izatetik, jostailu apurtutak, autogestioa, autonomia, elkarkidetza eta komuna dena sortzera pasako dira, subiranotasuna berria sortuz ( ekologikoa, energetikoa, teknologikoa).
Hirietan saguzahar ikusezinak daude, eta bere ultrasoinuek "atzera ez joatea erabaki dugu" oihukatzen dute.
Nahiz eta pertsona guztiek pentsaera autoritarioa, kapitalista, banakakoa dugun, eta elkarrekin bizitzea, lo egitea, bazkaltzea ez digu magikoki honetaz libratuko, pixkanaka-pixkanaka gure loturak apurtu eta soluzio ezberdinak topatzen ditugu.
Ez gaude hemen aitatxo eta amatxo "komunitarioen" esku jartzeko, guneak eta sare sozial askeak sortzeko baizik, konpromezuan oinarrituta, erantzunkizunean eta auto-disziplina komunista anarkistak.
Poterearen gehiegikeriari ematen diogun erantzuna da hau: autonomia, gure bizitzarako estrategia kapitalismo berandu honen kolalsoaren kontra.
Programatutako zaharkikuntzaren erresistentzia gara, teknologia berriak sortuz aparatuekin, gure aurrekari konformista eta nagiek bukatuta eman dituztenekin.
Motorrak berotzen gaude,

------------ próxima parte ------------
Se ha borrado un adjunto en formato HTML...
URL: </pipermail/hackmeeting/attachments/20120923/b71dbcb5/attachment.htm>


Más información sobre la lista de distribución HackMeeting