[hackmeeting] La traducción al euskera, esta vez si
Kanderejo
kanderejo en yahoo.es
Jue Ago 16 03:04:32 CEST 2001
Lo siento se me transpapelo, esta es la buena, la traducción de la pagina a
euskera
Saludos,
KANDEREJO
------------ próxima parte ------------
CALL FOR PAPERS
SARRERA
Jardunaldi hauen izena eta filosofia, Italian 1998tik egiten direnaren anaiarengandik hartua da (http://www.hackmeeting.org). Han bezala, asmoa, inguru lasai batean hitz egitea da, sareko Komunitateari kezkatzen dion gaiei buruz, ahal den alor gehienetan: teknikoa, politikoa, artistikoa... Oraindik indarra daukagula uste duten ahotsak batu, elkar animatu, ezagutu, eta ikuspegi berriak eztabaidatu. Zeintzuk gara? Nora joan nahi dugu? Sortu ahal dezakegu oraindik edertasunik makinekin?
GAIAK
Hackmeeting-a hitzaldiz, debatez, eta tailerrez osatuta egongo da, eta hauetarako hizlariak behar dira. Beraien partehartzea ohizko erara izan daiteke, Leioako bilerara etorriz (http://www.sindominio.net/leioa) eta aurpegia emanez, edo birtualki, testuak bidaliz gero bai fisikoki, bai web-ean publikoak eginez. Hauek dira hackmeeting-ean jorratzea gustatuko litzaigukeen gai batzuk, baina ez bakarrak. Erakustera ematea interesatzen zaizkizuen ikuspegi berriak eta aurkipenen bila gabiltza.
*Enfopol, Echelon eta Cibercrimen tratatua
*Informazio alternatiboa sarean
*Programa libreak
*Kriptografia
*Bideoa
*Bideojokoak
*Hacktibismoa. Hacktibismoa Europan. Genovako lezioak.
*LSSI-a
*Teknologia eta boterea. Korporazioak. Gobernuak.
*Hezkuntza eta teknologia berriak
*Software-n patenteak. Egilearen eskubideak. Napster. MP3.
*ACCESO unibertsala
*Ziberpunka
*Artibismoa
*Makinen okupazioa egiazko okupazioa bezalakoa ahal da? aholkugintza legala
*Interneten genealogia eta gizarte mugimenduekin harremanak
*Hacker filosofia
*Pribazitate praktikoa
*FreeNet, Gnutella... inguru berriak?
*Ordenagailuen birziklaketa tailerrak
*TCP/IP iniziazio tailerrak, kontrazeinuetara..
*Phreak, hack, crack, virii tailerrak.
*Trikimailuak (telefonotik argindarra atera, etab)
*Txartel inteligenteak, sinadura digitalak..
*Konkurtsoak
NOLA PARTE ARTU
Hackmeeting-a ez da kongresu bat ohizko zentsuan, pertsona batzuk dena antolatzeaz eta hitzaldiak prestatzeaz arduratzen den ohietakoa, eta besteak entzule bezala bakarrik joaten dira, baizik eta hackmeeting-ean denok animatu behar gara bakoitzak bere aldetik zerbait jarriz, gutxi izan arren. Etortzen den edozeinek antolatu dezake hitzaldiren bat, edo antolatzen lagundu.
Hitzaldiak eta tailerrak: hackmeeting en sindominio.net listara idatzi edo zuzenean ekintzen koordinadorenari idatzi, cesxxx en terra.es.
Antolakuntza: zerrenda nahi duenarentzat irekita dago
http://www.sindominio.net/cgi-bin/mailman/listinfo/hackmeeting
EGUNAK
Deadline ponentzia fisikoen bidalketa: 2001 - iraila - 15
Deadline ponentzia birtualen bidalketa: eperik gabe
Kongresuaren ospakizuna: 2001 - iraila - 21.22.23
----------
MANIFESTUA
Hau joan den urteko manifestua da, momentuz, hemen geratzen da.
"ofentsiba zabaltzea, edozein hierarkiari insubordinazioa erradikalizatzea esan nahi du, gure sormen suntsikorra ikuskizunaren gizartearen aurka erabili, gure bizitza saboteatzen duten merkantziak saboteatu, asanbladetan batu delegatuak aukeratuz beti ere behetik kendu ahal direnak, borrokako leku guztiak batu, komunikazio askaturako aukera teknikoak sekula ez axolagabetu, truke balioa duen guztiari balio zuzena eman, lurralde konkistatuen Autodefentsa antolatu..."
Nanni Balestrini, Ikustezinak
---------
ESPAZIOA DENBORA
Espazioa
Leioako Gaztetxea - Bilbo
Udondo Enparantza 18 / Plaza de Udondo 18.
Udondo, inguru honetatik Dow Chemical plantako izurri kimikoz beteta igarotzen den ibaia da. Leioako metroko geltokik metro gutxitara dago (lehen Lejona).
Denbora
2001eko Irailaren 21, 22 eta 23
Bilbora nola heldu?
*Autobusez:Bilbora datorren autobus bat artzen duzue (nahi baduzue Valladolidera doan bat hartu, baina zailago egingo zaizue eltzea :). DENAK termibusean geratzen dira. Termibus ondoan (50 metro) metro sarrera bat dago...
*Trenez: Bilbora datoren tren bat artzen duzue (ez, ez naiz errepikatuko :). Kanpotik datozen tren GUZTIAK (Gipuzkoatik izan ezik, uste dut) Iparraldeko geltokira heltzen dira. Geltoki berberetik irten gabe, metroan sartzen zarete (dena beherantz).
*Hegazkinez: Bilbora datorren hegazkin bat artzen duzue ( Bale, Badakit errepikatzen ari naizela :). Aireportura heltzen zaretenean, 8rak eta 23ak artean badira ordu erdiro Bilbora doan autobus bat dago. Azkeneko geldialdia Moyua enparantzan da eta enparantzaren beste aldean metro sarrera bat dago...Nahiago baduzue (edo ordutegitik kanpo beltzen bazarete) taxian etorri. Leioara eramateko esan zuzenean, hurbilago dago eta txanpon batzuk aurreztuko dituzue. Hegaldien ordutegiak kontsultatzeko: AENA <http://www2.aena.es/vuelos/aena.html>
*Itsasontziz (Ba ahal dator inor itsasontziz?): **Uste dut** urrutitik datozen itsasontziak Santurtziko portura helduko direla (baina ez nago bat ere ziur); bueno, ba... Santurtzin, Bilborako hurbileko trena hartu (20 bat minutu), eta San Mamesen jaitsi, San Mames termibusaren ondoan dago (ikus termibusa gorago) edo bestela Iparraldeko geltokian (agian Abando edo Plaza Circular, deritzote ez nago ziur baina edozein kasutan azkeneko paradan), eta "trenez"-en instrukzioak jarraitu.
Bilbotik Leioara pausoz pauso nola heldu:
Leioarako metroa artzen duzue. Sopelana edo Plentziarantz (Plencia) (Bolueta doana ez behintzat, hori beste aldean dago eta) doana da -gutxi gora behera 4 minuturo egoten da, orduaren arabera -.[*] Bozgorailutik hurrengo geltokia Leioa dela (edo Lejona ez bai dakit nola esaten duten), jaitsi zaitezte (ez baduzue nahi jaitsi, or konpon, bukaeran hondartza eder batzuk daude, baina hackmeeting-a galduko duzue :). Metroko web-a: Metro Bilbao: <http://www.metrobilbao.net/> [*]
[*] Ohar batzuk Bilboko metroari buruz:
* Seguritate zaintzailez josita dago, "yo soy mas macarra que tu" motatakoak. Hau dela eta ez ezazue tokiz kanpo ezer egin, arazoren batean ez nahi baduzue sartu. [gafiti attack]
* Irteeran billetea berriz pasa behar da, hau dela eta ez ezazue bota, edo goian aipatutako zaintzaileekin aurkituko zarete.
* Billeteak geltokian bertan erosi daitezke, horretarako dauden makina batzutan. Ori bai makinak intuitiboagoak izan zitezkeen. Bat baino gehiago bazatozte, erarik merkeena creditrans bat erostea da ( garraio txartel bat da, Bilboko metrorako, autobus interurbano eta urbanoetarako balio duena). 1000 pezetakoak daude (Bilbo-Leioako metroak gaur egun 74 pzta. balio ditu zehazki txartelarekin, eta 125 edo gutxiago billete normala hartuta), eta estankoetan, aldizkari kioskoetan edo metro geltoki bertan, esandako makinetan, erosi ditzakezue.
* Geltokian ez dago komunik (norbait estututa heltzen baldin bada).
Autobusa ere hartu dezakezue. Informazio zuzenbidea: Autobuses interurbanos: <http://www.bizkaia.net/bizkaia/castellano/Diputacion_Foral/Obras_Publicas/Bizkaibus>
Zuzenbide interesgarri gehiago:
* Bizkaiko mapa: <http://www.bizkaia.net/bizkaia/graficos/Obras_Publicas2010/mapas/metropolitano.pdf> (600 k-ko pdf eder bat)
* Bizkaiko errepideen mapa: <http://www.bizkaia.net/bizkaia/graficos/Obras_Publicas2010/mapas/mapa_bizkaia.pdf> (2 mega inuzente)
----------
ANTOLAKUNTZA
NORK ANTOLATZEN DU?
Birtualki hackmeeting en sindominio.net -en batzen den asanblada <mailto:hackmeeting en sindominio.net>
ZER ESAN NAI DU hmleioa01 -ek?
Hackmeeting Leioa 2001
ORDUAN HACKERREN BILERA AL DA?
Ez da hackerren bilera bakarrik. Eta ezta ere teknologia berrietan eta bere giza alderdian interesatuta daudenen bilera bakarrik. Bilboko toki askatu batean, Leioako Gaztetxean egiten den teknologia berrietan eta bere giza alderdian interesatuta daudenen batzar bat da <http://www.sindominio.net/leioa>.
Joan zen urtean, lehenengo aldiz, Les Naus de Barcelonan ospatu zen <http://www.sindominio.net/hmbcn00>. Izena Hackmeeting italiarretatik hartua da <http://www.hackmeeting.org/>, 1998tik Elkarte Sozial Okupatuetan ospatzen ari dena eta hauetan oinarritu gara.
ETA ZUEK, NORTZUK ZARETE?
Sarearen leku desberdinetatik datorren jende talde bat, lanean jartzeko interesatuak. Antolakuntza eta koordinazioa lista baten bidez egiten dira, irekia dago ideiak, lagundu edo lurkeatu nahi duenentzat.
* listara mensajea: hackmeeting en sindominio.net <mailto:hackmeeting en sindominio.net>
* subkripsioa: mail bat bidali hackmeeting-request en sindominio.net <mailto:hackmeeting-request en sindominio.net> -ra eta "subscribe" (komilla gabe) jar ezazu subject -en edo asuntoan.
ZERGAITIK EGITEN DUZUE HAU?
Honek gure artean hitz egitearen nahia baino gehiagorik ez du, gehienez korreoz mila istorio "zibersubersibotan" ezagutzen garen jendea batu eta Interneten aurka "Sistemak" daukan ofentsiba onetan arnas pixka bat hartu , hezkuntzarako eta komunikazio libre batentzako lekuan, eta ez duena izateari utzi nahi.
Bultzako mugimendu handien printza edo Internet kontrolatzeko behin eta berriz erakundeek eta gobernuek egiten ari diren saiakerak, badirudi bertako biztanleak eklipsatu edo desanimatu egin dituztela, askotan bakarrik, iritzia sortzen, itsaso gaiztoaren aurka, gogotsu informazioa eskaintzen edo ruta eta programa berriak asmatzen, presioari ihesi eta/edo dibertsioagatik.
Gure asmoa, inguru lasai batean hitz egitea da, oraindik indarra daukagula, kanpoan, barruan eta sarearen bidez, elkar animatu,ezagutu, eta ikuspegiak "diskutitu". Zeintzuk gara? Nora joan nahi dugu?
ZERTAN DATZA HACKMEETING-a?
Basikoki, hitzaldietan eta tallerretan, gainera ziberpunk zine ziklo bat, barne sare bat eta jaiak :) Baina oraindik ez dakigu zeazki zertaz joango diren hitzaldiak. Ez gara naikoak guk nai genukeen gaien zerrenda perfektua betetzeko [*] baina ahal dena egingo da. Taller baten edo hitzaldi baten kargu egiteko interesatua dagoen edonor pozik artuko da, baita ideia berriak ere, hackmeeting en sindominio.net <mailto:hackmeeting en sindominio.net> listan.
BAINA ORDUAN ZER IZANGO DA BERTAN?
Hitzaldien eta tailerren azkeneko egitaraua orain bertan egiten ari da. Sistema hau irekia da eta gustukoen dituen gaien inguruan tailerrak eta hitzaldiak antolatu nahi duen edonork, bai bakarrean, bai talde bazela antolatu dezake
info osoa, berritasunekin <programa.htm>
Komunitateari zerbait esan behar diola uste diona, hemen, imajina zezakeen izen ospetsu guztiak baino bilatuagoa da. Idatzi iezaguzu (hackmeeting en sindominio.net <mailto:hackmeeting en sindominio.net>).
ETA HITZALDI BAT EMATEAGATIK ORDAINDUKO AL DIDATE BIDAIA?
Ez dut uste, oooooso urrunetik baldin ez bazatoz, presupuesto gutxi dago.
Mass Media?
Rueda de prensa bat eta ordu bat argazkientzat egongo da lehenengo egunean. Sarrera irekia kazetarientzat kamara gabe beste egunetan.
------------
EGITARAUA
Hmleioa01 -a hitzaldiz, debatez eta tailerrez osatuta egongo da eta hauetarako hizlariak eta maisuak behar dira. Beraien laguntza ohizko erara, Leioako batzarrera joanez eta aurpegia emanez, edo birtualki, testuak bidaliz gero bileran fisikoki eta web orrian irakurri ahal izango direlarik.
Egiteko zain. Call for papers -era joan zaitezke <callfor.htm> parte hartu nahi baduzu.
------------
LOTURAK
Hack informazioa
* Hackernews. <http://www.hackernews.com>
* Phrack. <http://www.phrack.org/>
* Attrition. <http://www.attrition.org>
* Fravia's. <http://go.to/tsehp>
* Jargon File. <http://www.tuxedo.org/~esr/jargon>
* Vanhackez. <http://www.vanhackez.com>
* Psicoglam. <http://www.lanzadera.com/psicoglam> news://es.comp.hackers
Zibereskubideen informazioa
* Electronic Frontier Foundation. <http://www.eff.org>
* Alcei (EFF Italy). <http://www.alcei.it/>
* Computer Professionals for Social Responsibility. <http://www.cpsr.org/>
* Internet Society. <http://www.isoc.org>
* Electronic Privacy Informacion Center. <http://www.epic.org>
* The Center for Democracy and Technology. <http://www.cdt.org/>
* Global Internet Liberty Campaign. <http://www.gilc.org>
* Kriptopolis. <http://www.kriptopolis.com>
* NetAction. <http://www.netaction.org>
-------------
WEBINFO
Hackmeeting-eko web taldeak diseinatutako eta garatutako orria.
Mensaje bat bidali dezakezu flow-ra <mailto:adolflow en sindominio.net> edo flynn-era <mailto:flynn en barcelona.com> anomaliaren bat ikusten baduzu edo nahi duzuna komentatzeko.
--------------
BERRIAK
orriaren egunerapenak, hackmeeting Leioa 2001 -en interesaturik dauden guztiei interesatzen zaiena.
*2001eko uztailaren 18an. Web-aren hasiera framekin eta gazteleraz.
*2001eko uztailaren 19an. Badabil no frames bertsioa.
*2001eko abuztuaren 01an. Oker tekniko guztien zuzenketa eta prest itzultzeko. Itzultzaileak, jarri harremanetan <auxframe/webinfoframe.htm>
Más información sobre la lista de distribución HackMeeting