[hackmeeting] [comunicación] Acuerdos y propuestas de asamblea sobre comunicación. Propuesta de nota de prensa.

Shadowfox from hack.in#badakigu shadowfox.hb en gmail.com
Mie Oct 10 14:45:30 CEST 2007


Esa peña, aún estando tan lejos de vosotros estamos cerca
telemáticamente, aquí tenéis la nota de prensa en euskera. GORA
HACKELARRE !!!

PRENTSA OHARRA (NOTA DE PRENSA - EUSKERA)

Urriaren 12, 13 eta 14an gernikako Astra gaztetxean zortzigarren
Hackmeetinga burutuko dela komunikatzen dizuegu. Geografi puntu
desberdinetako 300 hacker baino gehiagoren etorrera aurrikusten dugu,
baita bertoko eta inguruetako jende kopuru handi batena ere.

Aurreko hackmeetingetako (Bartzelona, Leioa, Madril, Iruña, Sevilla,
Menorka eta Mataro) arrakastaren ondoren, non euren haziek proiektu
anitz sortu, eta batez be, horrenbeste gogo eta makina bildu, nahastu
eta birkonbinatu zituzten, Hackelarrea urrats bat gehiago izango da
izaera aske, sozial, ireki, kritiko eta autoeraikitzailean
oinarritutako kultura teknologiko, telematiko eta komunikatzailearen
finkapenean.

Internetarekiko konexiodun ordenagailuen sare bat izango da ekimen
honen oinarria, zeinek tailer, hitzaldi eta proiektu informatiko,
teknologiko eta telematiko desberdinez gainezka dagoen egitaraua duen.
Hauen artean hardware birziklaketa tailerrak, USB lanpara frikiak,
mediawiki etab, hasiberrientzako software libreari buruzko hitzaldiak,
birtualizazioa, kriptografia, segurtasuna eta abar dituen, baita ere
eskubide digitalen, sareko adierazpen askatasunaren eta jakintzaren
zirkulazio askearen inguruko manifestaldia, zein Gernikako kaleetan
zehar ibiliko den ostiraleko 19'30etatik aurrera.

Gure prentsa taldearekin harremanetan jarri nahi izan ezkero,
XXXXXXXXX telefono zenbakira deitu edo ta XXXXXXXXX helbidera idatz
dezakezue. Zuon zain gaituzue.

-- 
Egonezintasuna, jakinmina eta ikasteko gogoa da zuongandik bereizten
gaituena, delinkuente deitzen gaituzue, baia justizian sinisten dugu,
ez ordea okerki eta modu berdinean izendatzen duzuen zuen legegintza
sistema ustel horretan.

Shadowfox


Más información sobre la lista de distribución HackMeeting